Kids & Skills

Zer da Kids & Skills?

Kids&Skills plataforma digitalak, munduan bakarra eta edozein eskolak erabiltzeko modukoak, 11 urteko ikasleei (lehen hezkuntzako seigarren maila) begirako zeharkako trebetasun jakin batzuen azterketa zientifikoa egiten du.

Ondorengo bideoan ikus ditzakezu plataformaren ezaugarriak:

Nori laguntzen dio, norentzat da

Ikastetxe eta irakasleentzako

Ikasleen indarguneak eta hobetu beharrekoak ezagutzen, ikasleen araberako emaitzak jasota.

Ikasle bakoitzari begirako irakaskuntza pertsonalizatzen.

Ikasleentzako

Bigarren hezkuntzako ikasketei begirako ikuspegia izaten, lan-aukeren eskaintza zabala eta aukera bakoitzerako beharrezko trebetasunak ikusiz, bai eta zein egoeratan dagoen norbera ere, une horretan, azterturiko trebetasunei dagokienez; hala, zer hobetu beharko lukeen eta hori nola egin jakin ahal izango du.

Gurasoentzako

Seme-alaben egoera ezagutzen, lan-aukera ugaritan aritzeko prestakuntzarako beharrezkoak diren trebetasunei dagokienez.

Jarraibide txikiak ohitura bilakatuta, trebetasun bakoitzean hobetu beharreko horietan aurrera egiten.

Zein trebetasun aztertzen dira:

Azterturiko edozein lan-jardueratarako zeharkako eta beharrezkoak. Jardueraren arabera, kasu batzuetan beste batzuetan baino biziagoak dira. Sistemak aditzera ematen du, emaitzen azterketan, zein egoeratan dagoen ikasle bakoitza lan-jarduera bakoitzean trebetasun horren beharrari dagokionez:

Aldaketara egokitu

Zientifiko-teknologikoa

Linguistikoa

Matematika

Jakin-mina agertu

Ikasteko borondatea agertu

Pertseberatu

Nor bere kabuz jardun

Eraginkortasunez jardun

Ikasleak aukera dezake zein hizkuntzatan erabili nahi duen, oro har, tresna, bai eta bost erronka edo proben arteko bakoitzari zein hizkuntzatan egin aurre ere: ingelesez, euskaraz edo gaztelaniaz.

Zenbat denbora behar da erronka/proba guztiak burutzeko: 45 minutu, gutxi gorabehera.

Noiz jakingo ditut emaitzak: proba bukatu bezain laster. Ikastetxeak erabakitzen du, tutorearen bidez, ikasleek beren kabuz edo tutorearen bidez eskuratuko dituzten emaitzak.

Ez galdu aukera zure ikasleen talentu potentziala bizkortzeko.

Etorkizunean, eskertu egingo dizute.